Manex Agirre, Oihane Perea, Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Ruben Sanchez lehiatuko dira Arabako Bertsolari Txapelketako finalean, gaur arratsaldean Langraiz Okan jokatutako azken finalaurrekoaren emaitzen ondorioz.
Gaurko saioaren puntuazioa honako hau izan da: Enbeitak, 342; Igoak, 333,5; Amilburuk, 317,5; Pastorrek,287,5; Solozabalek, 283,5; Apaolazak, 273.
Nafarroako Txapelketari dagokionez, Julio Sotok finalerako sailkatzea lortu du, lehen finalaurrekoan nagusitu eta gero, Berriozarren. Eneko Fernandezek, Jon Barberenak, Iñigo Olaetxeak, Alazne Untxalok eta Sarai Roblesek itxoin egin beharko dute sailkatzen diren edo ez jakiteko. Bihar Lesakako Harriondoa kultur etxean jokatuko da bigarren finalaurrekoa, 17:30ean. Aimar Karrika, Ander Fuentes Itturri, Julen Zelaieta, Xabier Terreros, Amaia Elizagoien eta Kotte Plaza. Alaitz Rekondok aurkeztuko du saioa. Burlatan jokatuko da hirugarren finalaurrekoa, martxoaren 15ean, eta Aritz Saragueta, Eneko Lazkoz, Miel Mari Elosegi Luze, Oier Lakuntza, Oskar Estanga eta Saioa Alkaiza Guallar lehiatuko dira orduan. Finala martxoaren 28an jokatuko da, Elizondon.