«Ia denok ezagutzen ditugun bertsioak XIX. mendekoak dira, J.D.J. Salaberrik 1870ean argitaratu zuen Chants populaires du Pays Basque-koak», azaldu du Urkizuk. Xahoren kantutegiak, ordea, «bertsio zaharragoak» eskaintzen ditu, «iturritik eta egilearengandik gertuago» daudenak.
Hiru iturri nagusitik batu ditu Urkizuk Agosti Chahoren kantutegia osatzen duten 101 kantuak. Iturri nagusia, Xahok berak, 1844an, Chants populaires de la Navarre et des Provinces Basques izenburuarekin argitara emateko prestaturik utzi zuen eskuizkribu bilduma da. . Oraindik argitu gabe dago zergatik, baina liburua ez zen kaleratu. Bilduma horretan 70 kantu zeuden eta horiei beste bi iturritatik jasotakoak gehitu dizke Urkizuk: Xahok Ariel aldizkairan argitaratutakoak eta Xahok hainbat liburutan aipatutakoak .
Gaiaren arabera, lau atal nagusitan banatu ditu liburuko 101 kantak Patri Urkizuk: Gerla eta laudorio, Itsas kantuak, Baladak, Irri eta ziri; eta —sailik ugariena— Amodiozkoak.
Kultura
Agosti Xahok duela 162 urte prestatutako kantutegia eman dute argitara
Patri Urkizuk prestatu du =iAgosti Chaoren kantutegi=i izenburua duen liburuaren edizioa eta Susak argitaratu du. Urkizuk azaldu duenez ia denok ezagutzen ditugun kantuen "bertsio zaharragoak" biltzen ditu Xahok duela 162 urte inprentarako prest utzi zuen kantutegiak. Gainera, Xahok jaso ez balu galdurik legokeen kanturen bat ere bada egunotan plazaratu den liburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu