Izaskun Arandiak ekoitzi eta Matt Richardsek zuzendutako film horrek 1937an gerratik ihesi Erresuma Batura ebakuatu zituzten ia 4.000 haurren istorioa kontatzen du, animazio teknika berritzaileen bidez. Filmak harrera ona izan zuen Donostiako Zinemaldiaren iazko ekitaldian, Zinemira sailean, To Say Goodbye izenburuarekin.
Filma euskarara bikoizteko lanetan aktore ezagunek parte hartu dute; Iñaki Beraetxek, Ramon Agirrek, Klara Badiolak, Kontxu Odriozolak, Mari Asun Pagoagak eta Kandido Urangak besteak beste. Zineuskadik bultzatutako Zinema euskaraz programari esker egin ahal izango da gaurko estreinaldia. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta EPE eta Ibaia ikus-entzunezkoetako taldeek osatzen dute Zineuskadi.