Biharko Agurtzane Intxaurraga antzerkigileari eginiko elkarrizketa argitaratuko da BERRIA-n. Jarraian, aurrerapen gisa, Intxaurragaren adierazpen batzuk.
Transmititzeko, lehenik eta behin sentitu behar duzula pentsatzen du, eta gerora jendea antzerkiaz oroitzeko, beharrezkoa dela dio: "Ez baduzu emoziorik sentitzen, gero ez duzu gogoetarik egingo".
Haren iritziz, krisian aurrera egiteko amesten jarraitzea ezinbestekoa da: "Nabarmenduko nuke antzerkia krisitik ateratzeko benetan lanean ari garela".
Intxaurragak dio ekimen handiak normalean konpainia pribatuen kontua direla, gehiengoak ekimen txikietara jotzen dutela, eta horregatik direla askotan antzerkiak antzekoak: "Denok gauza berdintsuagoak egiten ari gara. Gauza gehiegi formatu berekoa".