Agus Barandiaran (Korrontzi): "Tradizioa hor dago. Guk ez dugu aldatuko"

BERRIAk eta Hamaika Telebistak Durangotik ematen duten 'Landakoenea' saioan izan da Barandiaran. Nerea Mujika Gerediaga elkarteko zuzendaria ere izan da gaur lehen saioan gonbidatu. Bideoa: Barandiarani egindako elkarrizketa ('Landakoenea'). [Berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1974/[/Berriatb]

2013ko abenduaren 5a
07:31
Entzun

Korrontzi taldeko Agus Barandiaran izan da gaur gonbidatu BERRIAk eta Hamaika Telebistak Durangotik zuzenean ematen duten Landakoenea telebista saioan. Nerea Mujika Gerediaga elkarteko zuzendaria eta EH Sukarra taldea ere izan dira lehen saio honetan. Igandera bitartean 12:00etatik 13:00etara zuzenean ikusi ahal izango da saioa BERRIA.INFOren webgunean.

"Tradizioa hor dago, nik ez dut asmorik aldatzeko. Guk egin nahi duguna da gure ikuspuntua eman, gure bertsioa da. Mauriziak edo beste batzuk egin zutena guk ez dugu aldatuko". 'Tradition 2.1' eraman du Korrontzik Durangora, trikitia munduko zatitxoekin "jantzita". Munduko 60 musikari baino gehiagorekin grabatu du. "Askotan nahita edo nahigabe euren ekarpenak jasotzen ditugu. "Berritzailea izan daiteke trikitia beti modu tradizionalean entzun duen batzuentzat, baina ez da hori gure asmoa. Gure errealitatea disko batean jarri nahi genuen".

Inaxio Esnaola eta Ane Azkuek dira Landakoenea saioaren aurkezle, eta BerriaTBko Lara Madinabeitia eta Ander Garcia dabiltza bideogintzan, Hamaika Telebistako bideogileekin batera. Saioa egunero zuzenean ikusi ahal da BERRIA.INFOn igandera bitartean, 12:00etatik 13:00etara, eta ondoren ere ikusgai izango da webgunean. Hamaika Telebistak ere zuzenean emango du webgunean eta iluntzean telebistan emango du

Gune berezia 'Berria.info'-n

Horrez gain, webgune berezia izango du BERRIA.INFOk azokako produktuak aurkezteko eta elkarrizketak egiteko. BERRIAren webguneak jarraipen berezia egingo dio Durangoko Azokari, eta eguneko albisteen eta aurkezpenen berri emango du. Bertan izango dira, besteak beste, paperekorako sortutako edukiak, elkarrizketak eta edizio jarraituan landutako albiste eta bideoak. Horrekin batera, azokako argazkien bilduma eta bideo bilduma ere ikusi ahalko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.