kultURA

Agustin Gonzalez Azilu musikariari eman diote Viana Printzea saria

"Hamarkada askoko ibilbide sendoa" saritu du Nafarroako Gobernuko Kultura Sailak.

2009ko ekainaren 9a
13:09
Entzun
Nafarroako Gobernuko Kultura Sailak Viana Printzea saria Agustin Gonzalez Azilu (Altsasu, Nafarroa; 1929) musikari eta konpositoreari eman dio. Musika "bikain" gisa jo du, "hamarkada askoko ibilbide sendoa" duela iritzi dio eta Nafarroarekin lankidetzan aritzeko "beti prest" egon dela.

Altsasun ekin zion musika bideari, Luis Tabernarekin batera. Ondoren Madrilera joan zen, musika ikasketak egitera. 1960an XVII. mendeko nafar konpositoreei buruzko ikerketa lana egin zuen, beka bati esker. Europako beste herri batzuetan ibili zen gero; Parisen, esaterako. Hainbat sari irabazi izan ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.