KulTURA

Agustin Gonzalez Azilu musikariari Viana Printzea saria

80 urte dauzkan arren, altsasuarra zazpi lan berrirekin ari da lanean; besteak beste, opera batekin.

2009ko maiatzaren 13a
19:51
Entzun
Nafarroako Gobernuko Kultura Sailak Viana Printzea saria Agustin Gonzalez Azilu (Altsasu, Nafarroa; 1929) musikari eta konpositoreari ematea erabaki du, Juan Ramon Corpas kontseilariak gaur jakinarazi duenez. Musika "bikain" gisa jo du, "hamarkada askoko ibilbide sendoa" duela iritzi dio eta Nafarroarekin lankidetzan aritzeko "beti prest" egon dela.

Ars Incognita Fundazioak aurkeztu zuen Gonzalezen hautagaitza. Ignacio Aranguren Literatura era Gaztelera katedrafikoa, Lorenzo Ondarra eta Jesus Maria Muneta musikariak eta Bilaketa kultur elkartea ziren beste hautagaiak. Corpasek ez du esan nola geratu den bozketa.

80 urte dituen arren, Gonzalez zazpi lan berrirekin ari da lanean; besteak beste, opera batekin.

Altsasun ekin zion musika bideari, Luis Tabernarekin batera. Ondoren Madrilera joan zen, musika ikasketak egitera. 1960an XVII. mendeko nafar konpositoreei buruzko ikerketa lana egin zuen, beka bati esker. Europako beste herri batzuetan ibili zen gero; Parisen, kasu. Hainbat sari irabazi izan ditu.

Nafarroako Gobernuak 1990ean sortu zuen Viana Printzea saria. Iaz Alfredo Landa aktoreari eman zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.