Urte askoan musika beltzaren ahaztua izan zen Terry Callier (1945-2012). 60 eta 70eko hamarkadetan soulari, folkari eta, neurri batean, baita jazzari ere lotuta egin zuen bidaia bat-batean eten zuen 1983an, eta hamabost urtean musikatik aldenduta egon zen, nahiz eta elektronikari eta bereziki trip-hopari lotutako eszenak haren lana berreskuratu zuen grabazio zaharren bidez. 1998an itzuli zen Timepeace diskoarekin, eta jarraian hainbat disko grabatu zituen, Lifetime, Speak your peace, Hidden Conversations —azken hori Massive Attackek ekoitzia—
Batik bat 70eko hamarkadan egin zituen lanetan —What color is love, I Just Can't Help Myself— finkatu zuen bere estiloa Callierrek: pasioz betea eta estiloei irekia (folka, soula, popa), goxoa eta sentsuala neurri berean.
Hilberria. Terry Callier
Ahaztua eta berreskuratua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu