Goizeko 11:00etatik hasita eta 20:00ak arte, solasaldien gunean eta zuzenekoen karpan 200 sortzaile baino gehiago elkartuko dira, 70 kontzertu eta 42 solasaldi eskaintzeko.
Solasaldien gunean (Landako barruan) idazle ugari batuko dira Azokako bost egunetan euren azken nobedadeen berri ematekoe: Alaine Agirre (Kamisoi zuri zetazkoa eta Oier), Harkaitz Cano (Fakirraren ahotsa, Mecanografiak), Katixa Agirre (Amek ez dute), Gotzon Barandiaran (Hitzen ahairea), Pako Aristi (Rosa itzuli da), Idurre Eskisabel (Goseak janak), Edorta Jimenez (Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua ), Iban Zaldua (Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak) Unai Iturriaga, Jasone Osoro, Jon Arretxe, Oier Guillan, Jakoba Errekondo, Ane Labaka, Joseba Tapia eta abar.
Komikigintzak eta bertsolaritzak ere euren tartea izango dute solasaldien gunean. Horrez gain, Euskal Herriko hainbat elkartek ere Ahotsenean aurkezpenak egingo dituzte: EHAZE, Gasteizko Gaztetxea, Emagin elkartea, Eztena...
Zuzenekoen karpari dagokionez, 70 musikari eta musika talde igoko dira eszenatoki bietara: Gatibu, Txapelpunk, Hesian, Izaki Gardenak, Nogen, Iker Lauroba, Egurra eta kitto, Skasti, Larregi, Leihotikan, Hezurbeltzak, Era Batera, Xabi Bandini, Azalera, Zizel, Polybius, Txost, Rolan Garces, Maddi, Antton Larrandaburu eta bitxiloreak, Josu Bergara, Inun, Eneritz Furyak, Aneguria, Gatom, Bad Sound....
[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=bmb1bcg4rr0[/youtube]
Egitarau osoa kontsulta daiteke Ahotsenearen webgunean