Hilberria. John Foley

Ahozkotasunaren ikertzailea

Inigo Astiz
2012ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Ahozko tradizioa izan da beti John Miles Foley-ren ikerketa esparru nagusia (Massachusetts, AEB, 1947). 20 liburuk eta 160 artikuluk baino gehiagok ageri dute haren sinadura, eta ezinbesteko erreferentzia izan da ahozkotasun konparatiboen alorrean. Ez zen kasulitatez heldu, beraz, bertsolaritzara. 2003an ezagutu zuen bertsogintza, Renon (AEBetan) egindako ahozko inprobisazioari buruzko kongresuan, eta, geroztik, ikerketa saio bat baino gehiago eskaini izan dio gaiari. Aurreko ostegunean zendu zen, 65 urterekin.

Ahozkotasunari buruzko ikerketei azpiegitura batzuk eman, eta haren oinarri akademikoak sendotzea dira haren ekarpennagusiak. Berak sortu zuen Oral Tradition izeneko ahozkotasunari buruzko aldizkari akademikoa, eta Missouriko unibertsitateko Center for Studies in Oral Tradition izeneko zentroaren bultzatzaileetariko bat ere izan zen. Aldizkariaren zenbaki oso bat eskaini zion 2007an bertsolaritzari, eta Asier Altunaren Bertsolari filmean ere hartu zuen parte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.