Elizondoko Lur aretoan jokatutako hirugarren finalaurrekoa aurreko biak baino apalagoa izan da puntuaketei dagokionez, eta Aimar Karrika saioaren irabazlea baino ez da igaroko finalera.
Horrela gelditu da gaurko saioa: 1. Aimar Karrika (391,5 puntu), Julen Zelaieta (388,5), Migel Mari Elosegi (385), Xabi Maia (376,5), Oier Lakuntza (373) eta Saioa Alkaiza (356).
Horrenbestez, honako zortzi bertsolariek jokatuko dute finala, martxoaren 23an, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian: Julio Soto, Xabier Silveira, Aimar Karrika (hirurak euren saioen irabazlegisa igaro dira), Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez eta Oskar Estanga