Aipu hautatuak

2012ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
«Gizakiak ez daki zehazki zer nahi duen»

IMMANUEL KANT

Azalpena: «Errealitatea hori da. Izaki irekiak gara, eta esan ahala hartzen dugu batzuetan esan nahi dugunaren kontzientzia. Demokrazian ere antzera gertatzen da. Politikan ez da izaten bere interesak erabat definituak dituen aktorerik, eta instituzioetara ez dira joaten soilik interes jakin batzuk negoziatzera, baizik eta baita interes horiek definitzera ere».

«Ez naiz beti neure buruarekin konforme egoten, baina bai nirekin oso konforme ez daudenekin».

MIGUEL UNAMUNO

Azalpena: «Niri ere gertatzen zait hori, eta horregatik hautatu dut esaldi hori. Gainera, iruditzen zait ideal arauemaile bat ere badela. Uste duenari buruzko konfiantza handiegia duen jendearen inguruan mesfidati izatera bultzatzen gaitu. Konbikzioa eta duda uztartzea da nire kezka nagusietariko bat. Beldurtu egiten nau jende oso konbentzituak, baita konpromisorik hartzen ez duen eta baliorik ez duen jendeak ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.