Andante Doloroso Aita Donostiaren "maisulana" da, Josu Okiñena musikari eta ikerlariaren hitzetan. "Pianorako egin zuen azken abestia da, 1954ko martxoaren 1eakoa, 1955ean gaixotu baino urtebete lehenagokoa, hil baino bi urte lehenago. Lan abangoardista bat da, ezbairik gabe, kalitate itzelekoa eta bere garairako oso berritzailea. Garai guztietako musika altxor bat da", adierazi du ziur Okiñenak, Gipuzkoako Foru Alduan egindako aurkezpenean. Bideoa: Andante Doloso.
[youtube]https://youtu.be/sVBPSSxQIow[/youtube]
Aita Donostia "maila artistiko gorenean" zegoen obra hori sortu zuenean, bere ibilbideko "garairik aberats, moderno eta eboluzionatuenean", musika-lengoaiaren ikuspegitik. "40, 50 eta 60. hamarkadetan euskal konpositoreak gure folkloreko abestiak armonizatzen ari ziren bitartean, Aita Donostia harago joan eta inpresionismoan sartzen hasi zen, alegia, musika-lengoaia aurreratuago baten bidetik jo zuen, Maurice Ravelen tradizioaren bidetik".
Okiñenak hilabeteak eman ditu Donostiaren "eskuizkribua aztertzen, ulertzen eta obraren nota bakoitza berriz osatzen". Orain dela hamarkada bat baino gehiago jaso zuen Okiñenak eskuizkribu sorta bat, bere irakasle Felix Lavilla nafarrak emanikoa; horien artean zegon Doloroso Andante.
Bai Donostiaren pieza, baita Pascual Aldaberen Uso Shuriya, Juan Andres Lombide klabezinistaren XVIII. mendeko sonata bat, eta Tomas Garbizuren 1940.hamarkadako dantza bat, beste hogei bat piezarekin batera Xuxurlak diskoan, CD formatuan, plazaratuko ditu Okiñenak datzoen asteetan, Sony Classical diskoetxearen eskutik, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Gipzukoako Diputazioaren laguntzarekin.