Gaur jakinarazi dituzte Irun (Gipuzkoa) Hiriko XXXIX. literatur sariak eta, euskarazko eleberriaren arloan, Aitor Arana (Legazpia, Gipuzkoa; Azpeitian bizi da; 1963) izan da irabazlea, Oscar eta Sebastian lanarekin.
Euskarako poesian Luis Garde Iriarte (Iruñea, Nafarroa; Donezteben bizi da; 1961) izan da garailea, Unplugged lanarekin.
Gazteleraz, eleberrikoa Luis del Romero Sanchez-Cutillasek (Valentzia, Herrialde Katalanak) eraman du eta poesiakoa Rafael Martinez Cuadradok (Murtzia, Espainia).
Bi ataletan denera 177 nobela aurkeztu dituzte eta 190 poesia lan. Eleberri sarietako irabazleek 25na mila euro jasoko dituzte eta poesiakoek 15na mila euro. Maiatzean izango da sari-emate ekitaldia, Ficoban.
Hemendik aurrera bi behin izango da lehiaketa, antolatzaileek hala erabakita.
KulTURA
Aitor Aranak irabazi du Irun Hiriko euskarazko eleberriaren saria
Euskarako poesian Luis Garde Iriarte izan da garailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu