Zinemaldia

Aitor Arregiren 'Zarautzen erosi zuen'-ek irabazi du Zine Bilerako sari nagusia

Unai Garateren 'Ordu erdi' saritu du Lekeitioko zinema jaialdiko epaimahaiak amateurren arloan. 

Berria.eus
2014ko azaroaren 29a
21:54
Entzun

Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen film laburrak irabazi du Lekeitioko Zine Bilerako aurtengo ekitaldiko film onenaren saria profesionalen arloan, gisa horretan 1.900 euro  eskuratuz. Amateurren arloan, Unai Garateren Ordu erdi izan da irabazlea. Zuzendaritza saria, profesionaletan, Aitor Arregirentzat izan da (Zarautzen erosi zuen), eta amateurretan Aitor Gametxorentzat (Bere bizitzetako bat). Ekoizpen saria Kote Camachok (Don Miguel) eta Ainhoa Garciak (Anonymous) irabazi dute, profesional eta amateur arloetan hurrenez hurren; gidoiarena, Kepa Errastik (Aitona Mantangorria) profesionaletan eta Joxean Coyak (Ataraxia) amateurretan; argazkiarena, Asier Altunak (Soroa) profesionaletan eta Julen Agirrek amateurretan (Oiartzun). Gazte 22 saria Itsaso Etxebarriak irabazi du Positibatzea-rekin, eta Antzar Morea Ainhoa Garciaren Anonymous-entzat izan da.

Horrez gain epaimahaikideek aipamen berezi bat egin diete, «originaltasunagatik», Asier Altunaren Soroa-ri eta Urko Olazabalen Udaleku zombi jatorria-ri.

Aurtengo ekitaldiko epaimahaia Juanbau Berasategik, Edurne Gonzalez Ibañezek, Ramon Agirrek, Mikel Losadak eta Kontxa Elorzak osatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.