Bertsolaritza

Aitor Mendiluzeren bigarren txapela

Beñat Gaztelumendi eta biak iritsi ziren Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako buruz burukora. 8.500 lagun izan ziren Illunbe zezen-plazan.

2007ko abenduaren 17a
09:42
Entzun
Aitor Mendiluzek irabazi zuen atzo, Donostian, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa; bigarrenez irabazi ere, 1995ean ere txapeldun izan zelako.

Beñat Gaztelumendi -18 urte ditu- eta biak heldu ziren buruz burukora, eta bukaeran 946 puntu lortu zituen Mendiluzek. Gaztelumendik, 914.

Jon Martin geratu zen hirugarren (555 puntu), Jon Maia laugarren (553,5), Jexux Mari Irazu bosgarren (548,5), Aitor Sarriegi seigarren (546,5), Unai Agirre zazpigarren (541,5) eta Iker Zubeldia zortzigarren (520,5).

Illunbeko zezen-plazan izan zen finala, eta 8.500 bertsozalek leporaino bete zuten.

Argazkian, Mendiluze txapelarekin. Joxe Mari Altuna bertsozaleak jarri zion. (Argazki Press)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.