Aitzol Aramaio omenduko dute gaur Bilbaopoesian
ZINEMA. Aitzol Aramaio zinemagilea omenduko dute gaur, 19:30ean, Bilbaopoesia jaialdiaren barruan, Bidebarrieta liburutegian egingo den Irudiaren poesia saioan. Aramaioren Terminal film laburraren emanaldiaren ostean, Kirmen Uribe, Jon Kortazar eta Unai Elorriaga Aramaioren zinemagintzaz mintzatuko dira. Iazko apirilaren 24an hil zen Aitzol Aramaio, 40 urte zituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu