Jose Ariztimuño Aitzol euskal idazle, kazetari eta elizgizon euskaltzalea (1896-1936) omenduko dute urriaren 16an Donostiako Antzoki Zaharrean antolatuko duten ekitaldian. Omenaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta, besteak beste, Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak kontzertua emango dute.
Era berean, Aranzadi Zientzia Elkarteak Euskal pizkundearen heriotza dokumentala estreinatuko du, Aitzolen biziari begiratu bat egiten diona.