kultura

Aizpea Goenaga izango da Etxepare Institutuko zuzendaria

Euskara eta euskal kultura atzerrian ezagutarazteko ardura izango duen Etxepare Institutuaren gidaritza hartuko du Goenaga antzerkigile, zuzendari eta gidoigileak. Uda aurretik martxan jarri nahi dute institutua.

2010eko maiatzaren 28a
13:38
Entzun
Euskara eta euskal kultura atzerrian zabaltzeko Etxepare institutuaren ardura Aizpea Goenaga antzerkigile, gidoilari eta zuzendariaren esku egongo da. Goenagak "ilusioz eta gogotsu" ekingo dio lanari. "Erronka polita dela-eta" onartu du kargua betetzeko eskaera, eta "behar-beharrezkoa" dela iruditzen zaio institutuaren zeregina. Nazioartean euskararentzat prestigioa lortzea eta nazioartean onartua izatea nahi du institutuak. Euskararen irakaskuntza eta ikerkuntza sustatuko ditu atzerrian, eta Euskal Herriko errealitate kulturalaren berri zabalduko du Euskal Herritik kanpo, euskal hiztunen komunitateetan bereziki.

Munduan zehar ibiltzea «oso garrantzitsutzat» jotzen du Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, eta, horregatik, uda baino lehen martxan jarri nahi dute euskararen institutua. Gaur egun geldi dago, langileen kontratazio baldintzetan akatsak zeudela salatu baitzuen LABek. Hala ere, Jaurlaritza «buru-belarri» ari da lanean datozen hiru urtetako lan egitasmoa diseinatzen. Langileak kontratatu bitartean, Etxepare institutua Kultura Saileko langileekin martxan jarriko du Urgellek.

Ibarretxeren gobernuak jarri zuen martxan proiektua, eta egoitza behin-behinean Donostiako Prim kalean jarri zuten Tabakaleran jartzeko aukera izan arte.Orain, Tabakalerako proiektua kili-kolo dagoenean, hasiera batean behintzat Prim kalekoa edukiz betetzea egokituko zaio Goenagari, eta aurretik Jaurlaritzak abian dituen proiektu batzuk bereganatzeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.