Soslaia. Peter O´Toole
Aktore aseezin baten erretiroa
Amaitu da Peter O´Toolen zinemako ibilbidea: «Hatsik gabe geratu naiz, eta ez naiz itzuliko», adierazi du 79 urteko aktoreak. Inor gutxik espero zuen halakorik haren gisako pertsona aseezin batengandik. Ohorezko Oscarrari ezezkoa ematekotan egon zen 2003an, artean lehian irabazteko gai sentitzen zelako, eta ia lortu zuen 2007an, Venus filmean eginiko lanagatik. 1987an uko egin zion sir tituluari, arrazoi politikoengatik, edota, agian, ordurako pantaila handian izana zelako sir Reginald Fleming Johnsonen larruan. Baiezkorik inori ematekotan, whiskyari eman zion: «Edaria da drogarik suntsikorrena. Horregatik hautatu nuen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu