Aktoreen batasunaren besarkada odriozolari
Euskal Aktoreen Batasunak urteko gala ospatu zuen atzo Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, eta ekitaldi horretan izen bat gailendu zen guztien artean: Kontxu Odriozola. Aktore azpeitiarrari eman zion Euskal Aktoreen Batasunak Besarkada saria, Mila Espigak eta Dorleta Urretabizkaiak aurkezturiko saioan. Ekitaldia, halaber, Aktoreen Batasuna bera zoriontzeko ere izan zen, duela 20 urte sortu baitzuten elkartea, Viktoria Eugenian bertan , 28 aktorek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu