Donostiarra da Almandoz, eta iruindarra Fernandez Pascal. Dozena bat pasatxo film labur zuzendu ditu Almandozek, eta horiek nazioarteko hainbat zinemalditan erakutsi ditu. Haren pelikula guztiak ekoiztu ditu Fernandez Pascalek.
Hogei urte baino gehiago dira biek elkar ezagutzen dutela. Razielen itzulera (1997) Almandozen lehen filmean hasi ziren elkarlanean, New Yorkeko (AEB) NYU unibertsitatean zinema graduondoko bat osatu zuten garaian. Baina zuzendari-ekoizle binomiotik haratago egiten du haien arteko harremanak. Bihar izango da irakurgai BERRIAn biekin izandako solasaldia.
Sei sortzaile ezagun beren konplizeekin bildu ditu BERRIAk Sortzailea eta Konplizea serie honetan. Itziar Okariz eta Jon Mikel Euba dira gaurko aleko protagonistak, eta atzo ekin zion kazetak erreportaje sortari, Harkaitz Cano eta Gorka Arrese elkartuta.