MUSIKA

Al Di Meola gitarristak eta Gonzalo Rubalcaba piano jotzaileak Getxoko Jazzaldian joko dute

Uztailaren 3tik 7ra egingo da, eta gaur iragarritakoekin batera, Wynton Marsalis, Ignacio Berroa eta Stacey Kent izango dira 37. aldiaren kartelburuak.

Igor Susaeta.
2013ko martxoaren 25a
14:42
Entzun

Egungo gitarra jotzailea birtuosoenetako bat da Di Meola (New Jersey, AEB, 1954). 20 urte baino ez zituenean, Chick Corea eta Stanley Clarkeren orkestrarekin jotzen hasi zen. Bakarka hamaika disko kaleratutakoa, Luciano Pavarotti, Paul Simon, Carlos Santana edo Stevie Wonderren gisako musikarekin kolaboratu du. Jazza rockarekin eta munduko musikak deitutako generoarekin nahasteagatik nabarmendu da.

Jazz afrokubatarraren ikurretako bat da, berriz, Rubalcaba (Habana, 1963). Grammy saria bitan irabazi du (2002 eta eta 2006), Supernova eta Solo diskoengatik. Orquesta Aragonen jotzen hasi zen, eta 1987an grabatu zuen bere aurreneko diskoa: Mi gran pasion. Horrek Blue Note disketxeren ateak ireki zizkion, eta, hain zuzen, harekin kaleratu zuen Inner Voyage (1999), bere ibilbide lanik aipagarriena. Hiruko baten barruan jotzen du normalean.

Jazzaldirako sarrera apirilaren 8an jarriko dituzte sailgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.