Alberto Iglesias (Donostia, 1955) musikagileak jasoko du aurten Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen Zinema Saria, hainbat filmetako soinu banda osatzen egin duen lanagatik. Epaimahaiaren arabera, "adierazpen forma berri eta pizgarrien bilaketa" da Iglesiasen obraren ezaugarrietako bat.
Besteak beste, Julio Medemen film gehienen, Pedro Almodovarren askoren eta Oliver Stoneren Comandante-ko soinu bandak egin ditu. 2005ean, berriz, Oscar saria jasotzeko hautagai izan zen Fernando Meirelles brasildarraren The constant gardener filmeko soinu bandagatik.
Donostiako Musika Kontserbatorian hasi zituen musika ikasketak, eta Fernando Escuderorekin ikasi zituen armonia eta kontrapuntua. Gero Parisen egin zituen konposizio ikasketak eta Bartzelonan osatu zituen.
Kultura
Alberto Iglesias musikagile donostiarrari eman diote Espainiako Zinema Saria
Hainbat filmetako soinu banda osatu du, besteak beste, Oliver Stone, Julio Medem eta Pedro Almodovarren zenbait lanetakoa. 2005ean Oscar Saria jasotzeko hautagai izan zen, =i The constant gardener=i filmeko soinu bandagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu