Alberto Iglesias saritu du Ganteko zinema jaialdiak

2012ko urriaren 22a
00:00
Entzun
MUSIKA. Alberto Iglesias musikagile donostiarrak urteko musikagilerik onenaren saria jaso du Ganteko zinema jaialdian (Belgika), Dominik Mollen Le moine, Pedro Almodovarren La piel que habito eta Tomas Alfredsonen Tinker Tailor Soldier Spy filmetarako egindako lanengatik. Filmetako musika du ardatz nagusi Ganteko zinema jaialdiak. Kanturik onenaren saria Brian Byrnek eskuratu du, Rodrigo Garciaren Albert Nobbs filmerako egindako Lay Your Head Down-engatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.