Donostiako Zinemaldia

Alberto Rodriguez: "Anbiguotasun moralaren territorioa materia prima gisa erabili dugu"

Zinemagile espainiarraren L' filmarekin hasi da lehiaketa

Alberto Rodriguez zinemagilea, Donostian. JUAN HERRERO / EFE
mikel lizarralde
2014ko irailaren 20a
11:44
Entzun

1980. urtea Andaluziako paduretan. Espainiako Poliziako bi kide bertara iritsiko dira bi neska gaztetxoren desagertzea ikertzeko. Bat diktadurako indar polizialetan ibilitakoa da (Javier Gutierrez); bestea aire berriak dakartzan gaztea (Raul Arevalo). Abiapuntu horretatik tiraka, Alberto Rodriguez zinemagile espainiarrak suspentsezko trama bat ehundu du La isla mínima filmean. Urrezko Maskorra irabazteko lehia abiatu du filmak gaur goizean. 

Filmaren gidoia 2013. urtean idatzi Rodriguezek berak eta Rafael Cobos Lopezek, eta garai hori 1980koarekin alderatu du gaur zuzendariak: "1980an krisi ekonomiko lazgarri bat zegoen, arazo handiak zeuden gizartean, eta abortoaren legea bezalako gaiak hor zeuden. Beraz, ispilu baten tankerakoa genuen".

Filmak trantsitzio garaiko giro bortitz eta iluna erakusten du, baina horren gainetik dagoen suspentseko istorioa nabarmendu nahi izan du Rodriguezek: "Espainia tentsio handiko herrialdea zen, eta hori sumatzen da filmaren azpian, baina gure helburua trama polizialari indarra ematea zen".

"Anbiguotasun moralaren territorioa materia prima gisa erabili dugu filmean", adierazi du zuzendariak, eta filmaren amaierak galderaren bat erantzun gabe uzten duela ere bai: "Baina guk ez daukagu erantzuna".

Gaur beste bi film aurkeztuko dituzte Sail Ofizialean: Une nouvelle amie (François Ozon) eta Stille hjerte (Bille August)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.