Atzo onartzekoak ziren Sinde legea bertan behera gelditu ondoren, gainontzeko alderdien gustuko legea egiteko aldaketak egingo dizkiola proiektuari jakinarazi du Angeles Gonzalez Sinde Espainiako Kultura ministroak. Dimititzeko eskaerak jaso ditu gaur, baina ez duela dimitituko adierazi du agerraldi batean.
Bi lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak estreinatu berri ziren pelikulak deskargatzeko aukera eskaintzen zuten web orrien nagusiak, hain zuzen. Bestalde, zinera grabatzera joaten ziren beste bi lagun ere atxilotu dituzte. Web orrietatik artxiboak deskargatzea debekatuko luke lege berri horrek, eta onartuko zela zirudien arren, ezezkoa eman zuten alderdi batzuek eta ezerezean gelditu zen proiektua.
kultura
Alderdi gehienak gustura utzi arte Sinde legea aldatuko duela dio Gonzalez Sindek
Eskerei muzin eginez, ez duela dimitituko ere jakinarazi du. Deskargak burutzen zituzten web orrien bi nagusi atxilotu ditu Espainiako Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu