Aldundiarentzat, «interesgarria» izango litzateke Txillida Leku berriro irekitzea
Ikerne Badiolak esan du ez duela Jaurlaritzaren proposamenik jaso baina balizko aukerak aztertzeko prest dagoela
Hernaniko Txillida Leku museoa ostera ere irekitzea «interesgarria» izango litzatekeela uste du Ikerne Badiola Gipuzkoako Kultura diputatuak, eta hartarako egon daitezkeen proposamenak aztertzeko prest azaldu da. Nolanahi den, Badiolak argitu du Gipuzkoako Foru Aldundiak ez duela jaso Eusko Jaurlaritzaren «proposamen ofizialik», baina, «museoak lurralde historikoko kultura eta ondarearentzat duen garrantziaz» jabetuta, Txillida sendiak zein Jaurlaritzak aurkez ditzaketen proposamenek zein bide egin dezaketen eztabaidatzearen aldeko agertu da, «nahiz egoera ekonomikoa zaila izan eta aurrekontuetan murrizketak egon», adierazi du Badiolak, ohar batenbidez. Iazko abenduaren 31n itxi zuten Eduardo Txillidari eskainitako museoa. Artistaren oinordekoek hartu zuten erabakia, krisi ekonomikoari gaina hartzeko ezintasunaren ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu