Ikus-entzunezkoak

Alemaniara joan da urrezko Fipa

[YouTube]http://youtu.be/FfKhdROeqTU[/YouTube] Connie Waltherrek zuzendutako 'Zappelphilipp' lanak irabazi du fikzioen saileko sari nagusia, Miarritzeko ikus-entzunezkoen nazioarteko jaialdian. Agusti Villarongaren 'Carta a Eva'-ri bi sari eman dizkio epaimahaiak: emakumezko aktore onenarena eta jatorrizko gidoi onenarena. Guztira 56 lan lehiatu dira hainbat ataletan. (Bideoa: 0:00-3:03 artean 'Zappelphilipp')

Igor Susaeta.
2013ko urtarrilaren 26a
19:06
Entzun

Hannah irakaslearen eta haren lanak eragiten dizkion poz eta minen istorioa da Zappelphilipp.

Telesailik onenaren urrezko Fipa, berriz, Marc Munden britainiarraren Utopiak jaso du. Halvbroren / The Half Brother laneko aktoreak ere saritu dituzte. Frank Kjosasek irabazi du gizonezkoen atalean, eta Ghita Norbyk, Mariane Nielsenek eta Mariann Holek, hirurek batera, berriz, emakumezkoenean.

Erreportaje onenaren saria Argentine, les 500 bébés volés de la dictature lanak eraman du, eta lan bera aukeratu du Europako gazteriaren epaimahaiak.

Saritutako lan guztiak bihar emango dituzte, berriro.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.