Alex de la Iglesia bilbotar zuzendariaren Los Crimenes de Oxford filmak hiru sari lortu ditu Espainiako Goya sarietan: musika onena (Roque Bañosek egina), editatze onena (Alejandro Lazarok egina) eta ekoizpen zuzendaritza onena (Rosa Romerok egina).
Antxon Gomez donostiarrak ere jaso du saria: zuzendari artistiko onena, Che, el argentino filmako lanagatik.
Camino pelikula izan da Goyako irabazle nagusia, sei sari eman dizkiotelako: film onena, zuzendari onena (Javier Fesser), emakumezko aktore onena (Carme Elias), antzeztaldeko gizonezko aktore onena (Jordi Dauder) eta ezusteko emakumezko aktore onena (Nerea Camacho).
Bart izan da sari-emate ekitaldia, Madrilen, Espainiako Zinema Akademiak antolatuta.
KulTURA
Alex de la Iglesiaren eta Antxon Gomezen lanei Goya sariak
Aurrenak hiru sari lortu ditu 'Los Crimenes de Oxford' filmagatik. 'Camino' pelikula izan da irabazle nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu