Heriotza

Alexandr Solzhenitsin Literatura Nobel sariduna eta Sobiet Batasunaren aurkako ekintzailea hil da

Stalini kritika egiteagatik 8 urte igaro zituen Siberiako lan eremu batean. =i Gulag uhartedia=i idazteagatik erbesteratu egin behar izan zuen. 1970ean eman zioten Literatuko Nobel Saria.

2008ko abuztuaren 4a
18:10
Entzun
89 urterekin, bihotzekoak jota, hil da Moskuko bere etxean Alexandr Solzhenitsin (Kislovdsk, Ipar Kaukaso, 1918) idazle eta Sobiet erregimenaren eta estalisnismoaren kontrako ekintzailea.

Hain zuzen ere, erregimen horren eta estalinismoaren gehiegikeriak salatzea izan zen Solzhenitsinen literatur lanaren ardatzetako bat. Besteak beste gulag presoentzako lan eremuetako errealitatatea ezagutarazi zuen Gulag uhartedia (1973), Egun bat Ivan Denisovitxen bizitzan (1962) edo Lehen zirkulua (1968) lanetan. Hain zuzen re, Gulag uhartedia idatzi eta Frantzia argitaratu zenean Sobiet Batasuneko herritartasuna kendu zioten eta erbestera alde egin behar izan zuen. Alemanian, Suitzan eta AEBetan bizi izan zen, harik eta 1994an Errusiara itzuli zen arte.

Matematikan eta Fisikan lizentziatu zen 1941ean, eta segituan Sobiet Batasuneko Armadako kide egin zen Bigarren Mundu Gerran parte hartzeko. 1945ean zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten adiskide bati igorritako gutun batean Stalin kritikatzeagatik. 8 urte igaro zituen Siberiako lan eremu batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.