Literatura

Alice Munrok irabazi du Literaturako Nobel saria

Idazle kanadarra "narrazio laburraren maistra" dela azaldu du Suediako akademiak. Euskaraz 'Zorion handiegia' ipuin bilduma irakur daiteke.

Munro.
berria.info
2013ko urriaren 10a
22:23
Entzun

Alice Munro idazle kanadarrak (Ontario, 1931) jasoko du 2013ko Literaturako Nobel saria. Gaur eguerdian jakinarazi du Suediako akademiak aurtengo irabazlearen izena, eta kontakizun laburrak idazteko duen gaitasuna azpimarratu du.

Eguneroko bizitzan arakatzen duela-eta, Munro "Kanadako Txekhov" izendatu izan dute, baina berak beste hainbat idazle aipatu izan ditu berarengan eragin dutenen artean: Katherine Anne Porter, Flannery O'Connor, Carson McCullers, Eudora Welty, James Agee eta bereziki William Maxwell.

Haren obra behin baino gehiagotan saritu da, eta Kanadan fikziozko lanei ematen zaien saririk garrantzitsuena, Governor General's Award izenekoa, hirutan jaso du. Besteak beste, honako lan hauek argitaratu ditu: Lives of Girls and Women, Who Do You Think You Are?, The Moons of Jupiter, Friend of my Youth, The View from Castle Rock eta Too Much Happiness. Azken hori euskaraz irakur daiteke, Meetok argitaletxeak kaleratu baitzuen iaz Zorion handiegia izenburuarekin, Nagore Tolosa, Naroa Zubillaga eta Aiora Jakak itzulita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.