Piarres Aintziart, Txomin Peillen, Jean Louis Davant eta Xipri Arbelbide idazleak elkartu dituzte BERRIAk eta Kanaldudek. Aljeriako gerla eta une historiko hartatik eratorritako literatura izan dute hizpide, laurak izan baitziren han gertatutakoen lekuko.
1957-1958an hamalau hilabete eman zituen Aljerian Arbelbidek; han ikusitakoa Gerlako tresna bizidunak lanean jaso zuen. Davantek ere gertutik ezagutu zuen gerla hura, 1958 eta 1960 artean Aljerian ibili baitzen.
Peillenek Aljerian egin zuen soldaduska, 1960ko hamarkadan, Aljeriako independentzia gerraren garaian. Borroka hori ardatz hartuta, zortzi ipuin idatzi zituen. Aintziartek ere ezagutu zuen gerra hura.