ZINEMALDIA

Alkoholiko ohi batek goxotasunaren bila egindako bidaia kontatu du 'Días de pesca' filmak

Carlos Sorin argentinarrak zuzendu du, Sail Ofizialaren barruan eman dute, eta Urrezko Maskorra irabazteko lehiatuko da. Marcos Tucci 52 urteko gizonaren istorioa da. 

Igor Susaeta.
2012ko irailaren 27a
17:01
Entzun

Desintoxikatzeko ahaleginean, zaletasun bat bilatu dezala iradoki diote. Hortaz, Patagoniako lur bakartietara joango da, marrazoak arrantzatzera. Beste bat da, ordea, Marcosen helburua: bere alabarekin bat egitea.

Bosgarren aldiz parte hartzen ari da Sorin Zinemaldiko Sail Ofizialean, eta prentsaurrekoan adierazi du hunkitzen duten istorioak bilatzen dituela. Eta hunkitu egiten dute, adibidez, drogazaleek eta alkoholikoek mendekotasunetik ateratzeko egiten duten esfortzuak. Alejandro Awadak jokatu du Tucciren papera, eta uste du protagonista saiatzen dela gauza gorenenekin, "bihotza ukitzen diguten" horiekin, konektatzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.