Musika. Yann Tiersen
'All'
Diskoetxea: Mute Records.
Yann Tiersen musikari frantziarraren bederatzigarren diskoa da All. Amelie filmeko soinu banda sortzean ezagun egin zen Tiersen, eta pianorako daukan trebetasuna famatu egin zen mundu osoan ia bat-batean; baina soinu banda hartatik haratago ere, beste lanak ezagutzea merezi duela erakutsi digu ibilbide osoan. Piano doinuek biolinekin bat egiten dute ahotsak tartekatuz, natura inguruko giro musika sortuz. Ingurunearekiko inoiz baino konexio handiagoa nabari zaio, dokumental bateko soinu banda baten tankera hartuz, konplexutasuna goxotasunarekin nahastuz. Beste behin erakutsi du bete-beteko konpositore eta musikaria dela, gustatzen zaiona egiten duela, eta hori transmititzeko abilezia berezia duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu