Hilberria

Allen Toussaint musikaria zendu da

New Orleanseko rhythm and bluesaren erreferentzia nagusietakoa izan da.

Allen Toussaint musikaria, artxiboko irudi batean. PATRICK SEMANSKY / EFE
Berria.eus
2015eko azaroaren 10a
12:46
Entzun

Bart hil zen Allen Toussaint musikari, konpositore, piano jotzaile eta musika ekoizlea, Madrilen kontzertua eskaini ostean.

New Orleansen (AEBak) jaio zen, 1938an; rhythm and bluesaren figura garrantzitsuenetako bat izan da, eta erreferentziazko sortzaile nazioarteko hainbat musikari nahiz talderentzat, Otis Redding eta Rolling Stones, kasurako. Hark sortutako kantuak maiz bertsionatu dituzte. Harenak dira, besteak beste, Working in the Coal Mine eta Mother-in-law abestiak.

Bakarkako hainbat lan kaleratu zituen Toussaintek, 1970eko hamarkadan batez ere, Life, Love and Faith zein Southern Nights tartean. Baina beste hainbat musikarirekin ere aritutakoa da; 2006an, esaterako, The River in Reverse ondu zuen Elvis Costellorekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.