Alvarez de Eulateren lanak, han eta hemen
Arantzazuko santutegian ez ezik, Donostiako Loiola auzoko Jesusen Bihotza elizan, Lasarteko San Pedro elizan, Bergarako elizan, Iruñeko Asisko Frantzisko parrokian eta beste hainbat lekutan daude Javier Alvarez de Eulateren beirateak, muralak eta estatuak. Erlijioari lotutako gaiei dagokienez, begitarte santuari buruzko ehunka koadro egin zituen, bai eta gai abstraktuekin egindako hainbat koadro eta liburu ilustratu batzuk ere. «Nire koadroetan transzendentziaren, bakearen eta itxaropenaren zentzua komunikatzen saiatzen naiz, baina, aldi berean, koadro bakoitza ikerketarako gai bakana balitz bezala hartzen dut ikuspegi artistikotik», esaten zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu