Amenhotep III. faraoiaren estatua bat aurkitu dute
ARKEOLOGIA. Amenhotep III. faraoiaren (1290-1352 K.a.) estatua bat aurkitu dute Luxorren (Egipto). Estatua hamahiru metro eta erdi da luze eta ehun tona inguru pisatzen du; Qarna inguruan egiten ari diren indusketa lanetan aurkitu dute. Arkeologoen ustez, K.a. 27. urtean lurrikara bat izan zen, eta haien ondorioz lurpean gelditu ziren orain aurkitutako estatua eta duela bi hilabete aurkitutako beste bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu