ZINEMA

'American Hustle' eta 'Gravity', Oscarretarako faborito

Hamar sari jasotzeko proposatu dituzte bi filmak.

Sariak jasotzeko hautagai zerrenda. P. B., EFE
2014ko urtarrilaren 16a
19:45
Entzun

American Hustle eta Gravity hamarna sari jasotzeko proposatu dituzte 86. Oscar sarietan, eta bi film horiek izango dira sari gehien jasotzeko faboritoak. Biek lor ditzakete film, zuzendari eta emakumezko aktore onenen sariak, baina gizonezko aktore onenaren Oscar saria ere eskura dezake American Hustle-k.

12 Years a Slave pelikula, berriz, bederatzi sari jasotzeko proposatu dute; besteak beste, film, zuzendari eta gizonezko aktore onenaren sarietarako. Martxoaren 2an banatuko dituzte sariak.

Film onenaren saria irabazteko hautagaiak:

American Hustle

Captain Phillips

Dallas Buyers Club

Gravity

Her

Nebraska

Philomena

12 Years a Slave

The Wolf of Wall Street

Zuzendari onenaren saria irabazteko hautagaiak:

David O. Russell (American Hustle)

Alexander Payne (Nebraska)

Alfonso Cuaron (Gravity)

Steve McQueen (12 Years a Slave)

Martin Scorsese (The Wolf of Wall Street)

Emakumezko aktore protagonista onenaren saria irabazteko hautagaiak:

Amy Adams (American Hustle)

Kate Blanchett (Blue Jasmine)

Sandra Bullock (Gravity)

Judi Dench (Philomena)

Meryl Streep (August: Osage County)

Gizonezko aktore protagonista onenaren saria irabazteko hautagaiak:

Christian Bale (American Hustle)

Chiwetel Ejiofor (12 Years a Slave)

Bruce Dern (Nebraska)

Matthew McConaughey (Dallas Buyers Club)

Leonardo DiCaprio (The Wolf of Wall Street)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.