Amets amerikarraren sakoneko kostuak agerian uzten dituen filma aurkeztu zuen atzo Veneziako zinema jaialdian Ramin Bahrani zinemagile irandarrak, Zac Efron, Dennis Quaid eta Maika Monroe aktore nagusi dituen filmean: At Any Price. Dean (Zac Efron) familiak berarengandik espero duenaren eta berak benetan nahiko lukeenaren arteko borrokak bizi du, onena saritu eta gainerakoak ezinbestean erdipurdikeriara kondenatzen dituen gizarte anker batean, horren ondorioz pertsonak garaipena lortzeko edozein prezio ordaintzera bultzatuz. Filmak harrera ona izan du jaialdian, hala ikusleen nola kritikarien aldetik.
Ezin esan daiteke gauza bera Ulrich Siedl austriarrak aurkezten duen filmaz. Paradise: Faith Siedlen Paradise trilogiako bigarren filma da. Saileko aurreneko lanean Afrikako kolonialismo sexuala aztertu ostean, bigarrengoan bere arrebaren eguneroko bizitzari erreparatu dio, katolizismoarekin lotura estua duen emakume batenari. Pertsonaia nagusia Jesukristo gurutziltzatuarenaurrean biluzik bere burua zigortzen erakutsi du Siedlek filmaren hasierako irudietan. «Film honek bere desira eta bere amodioa Jesukristoren bidez ase nahi duen emakume batenistorioa kontatzen du», azaldu du. «Jainkozko maitasun horrek ezkontzako maitasunarekin talka egiten du haren senarra berragertzen denean». Irudiak banan-banan landuta daude, eta Maria Hofstaetter aktorearen lana bikaina da; baina, hala ere, filmari efektista izatea leporatu diote adituek.
Lehiaketatik kanpo, Spike Leek Bad 25 aurkeztu zuen atzo, Michael Jackson kantariari idatzitako «amodiozko gutuna», zuzendariak berak esan duenez.
Amets amerikarraren kostuak utzi ditu agerian 'At Any Price' filmak
Harrera ona izan du Veneziako jaialdian Ramin Bahraniren filmak, Ulrich Siedlenak ez bezala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu