Bertsolari Txapelketa Nagusia

Amets Arzallus irabazle Gernika-Lumon

Finalaurrekoen bigarren itzulira zuzenean sailkatu da.

berria.info
2013ko azaroaren 9a
21:20
Entzun

Amets Arzallusek irabazi du 717 punturekin Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan gaur arratsaldean jokatu den lehenengo finalaurrekoa. Alde handia atera dio bigarren sailkatuari, Jokin Urangari (657,5). Ondoren sailkatu dira Jone Uria (653), Jon Martin (640,5), Julio Soto (639,5) eta Nerea Elustondo (633,5).

Bihar jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Tolosako Usabal kiroldegian. Bertan ariko dira Unai Iturriaga, Igor Elortza, Etxahun Lekue, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre eta Iñigo Mantzizidor Mantxi. Saioa, ohi bezala, 17:30ean hasiko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.