Bertsolaritza

Amets Arzallus nagusitu da Xilaba txapelketako bigarren finalaurrekoan

Izturitzen jokatu da saioa. 363 puntu pilatu ditu irabazleak, eta 330,5 bigarrenak, Maddalen Arzallusek.

2008, 2010 eta 2010ean jantzi zuen Arzallusek Xilaba txapelketako txapela. BOB EDME
Ander Perez Argote
2016ko urriaren 15a
19:33
Entzun

Izturitzeko Herriko Gelan (Nafarroa Beherea) jokatu da Xilaba Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertsolari txapelketako bigarren finalaurrekoa, eta Amets Arzallus nagusitu da, 363 puntu bilduta. Haren atzetik sailkatu dira Maddalen Arzallus (330,5), Eneritz Zabaleta (323, 5), Maddi Sarasua (320), Nahia Sasco (302,5) eta Ramuntxo Christy (294,5).

Aiziritzen (Nafarroa Beherea) hasiko da finalaurrekoen bigarren fasea, urriaren 22an. Bi saio izango dira, Aiziritze eta Larresorokoak (Lapurdi), eta lehen fasean lortutako puntuei bigarrenekoak gehituko dizkiete bertsolariek. Puntu gehien bildutako sei bertsolariak izango dira Xilabako finalean, azaroaren 12an, Baionan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.