IPARRALDEKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Amets Arzallusek jantzi du txapela, bigarrenez

Odei Barroso bigarren sailkatu da. Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekua bete egin da euskaldunen festan.

2010eko azaroaren 13a
13:02
Entzun
Amets Arzallusek irabazi du 2010eko Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko Bertsolari Txapelketa, orain bi urte egin bezala. Odei Barrosok eman du sorpresa Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan jokatutako finalean, txapeldunorde izatea lortuta. Ikusleek gogotik animatu dituzte bertsolariak lau ordutik gorako saioan. Hona hemen sailkapena eta bertsolari bakoitzak lortutako puntuak:

1.- Amets Arzallus (660 puntu)

2.- Odei Barroso (607 puntu)

3.- Sustrai Colina (386 puntu)

4.- Joanes Etxebarria (347,5 puntu)

5.- Eneritz Zabaleta (344,5 puntu)

6.- Xumai Murua (338 puntu)

7.- Miren Artetxe (329,5 puntu)

8.- Ekhi Erremundegi (320 puntu)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.