bertsolari txapelketa

Amurizak irabazi du Zallako saioa

Finalaurrekoetan izango da, Durangon, azaroaren 12an, Aitor Mendiluze eta Oihana Iguaranekin.

Amuriza, saioaren amaieran. JAIZKI FONTANEDA, ARGAZI PRESS
2017ko urriaren 7a
22:40
Entzun

Miren Amurizak 700,5 puntu egin ditu Zallako saioan, eta finalerdietarako sailkatu da. Gaurko saioan, 650 bertsozale elkartu dira Zallan, eta une politak utzi ditu. Amurizaren atzetik Jone Uria (662), Odei Barroso (650), Onintza Enbeita (640,5), Eneko Abasolo Abarkas (615,5) eta Oihane Perea (591,5) sailkatu dira.

Laugarren final-laurdena izan da Zallakoa. Kartzelakoan argazki bati begira jarri dituzte bertsolariak: "Jendea harri eta zur utziko lukeen argazkia atera berri duzu; zalantzan zaude gorde ala zabaldu". Abasolo, Enbeita eta Uria Kataluniara begira jarri dira. Amuriza eta Perea, gorputzari. Barroso, errefuxiatuei.

Igandean, Zumaian

Zumaiako Aitzurin izango da hurrengo final-laurdena, 17:00etan, igandean. Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Asier Otamendi, Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo eta Nerea Ibarzabal izango da oholtzara igoko den seikotea. Sarrera guztiak amaituta egonik, ez da leihatilarik zabalduko; ateak 16:00etan zabalduko dira, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.