'Analektak' liburuko zenbait pasarte

2011ko abenduaren 21a
00:00
Entzun

DESIRA BATEN AMAIERA



«Hartaz nola libratu ez dakigun lotura zahar bat baizik ez da gure bizitzarekiko atxikimendua. Iraupenean du hark indarra. Baina eteten duen heriotzak sendatuko gaitu hilezkor izan nahi horretatik».

ERORIKOA



«Gizarte maila guztietan bizimodu mundutar fribolo batek paralizatzen du sentiberatasuna eta indargabetzen du hildakoak pizteko boterea».

EZ-OSOTASUNA



«Ez dugu bizitza hainbatean baliatzen, bukatu gabe uzten ditugu halarik ere udako ilunabarretan eta neguko gau goiztiarretan ustez bake edo plazer istant bat gordea zuketen orduak».

OINAZERAKO POSATU



«Izan ere, zorionerako posatzen diren horiek ez dute eskuarki saio askorako mamirik edukitzen, ez eta, zoritxarrez, oinazerako posatzen direnek ere, hain da hori ere bizkor joaten».

GIZAKIEN LANAK



«Ezustean ari du sufre eta bikezko euria, une atseginenen ondoan, eta, zorigaitzetik ikasbiderik ateratzeko adorerik ez dugula, berehala ekiten diegu kraterraren alboetako eraikuntza lanei».

IDAZLEAREN HERIOTZA



«Besteenganako dugun sentimendua ez da hilik direlako ahultzen, baizik eta gu geu ere hiltzen garelako».

IZEN BAT BAIZIK EZ



«Errealitatea, bere baitan itxia zena, bat eta bakarra bihurtua zen berriro, hondoraino eramana zuen izakiaren hatz guztiak ezabatuak zituen. Izen bat baizik ez zen».

LIBURUAK ERE



«Nire liburuak ere, neure haragizko izakia bezala, hilko dira azkenean egun batean... Iraupen eternoa ez zaie liburuei gizakiei baino areago agindu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.