Ana Arsuaga.
Bi ahotsetara

Bizitza eder baten bila

2024ko urtarrilaren 21a
05:05
Entzun

Orain dela gutxi, Neska gazte loratuen itzalpean eleberria irakurri nuen, Denbora galduaren bila sailaren bigarren liburua. Bertan, Marcel Proust-ek ideia bat azaltzen zuen, deigarria iruditu zitzaidana, artistaren bilaketari buruzkoa zena. Berak zioen idazle, pintore edo artista batek izan zezakeela bere zahartzaroan horrelako «atzerapauso» moduko bat, zeinetan betidanik bere koadroak, poemak eta abar egiteko erabilitako material errepikakorra bere bizitzan bertan arakatuko zuen, eta ez bere lanean.

Esaterako, idazle bat hiltzaileekin obsesionatuta badago, pixkanaka, haiekin elkarrizketak izateko aukerak sortuz konformatuko litzatekeela, adinarekin adimena galtzearekin batera, esfortzu intelektual gehiago behar gabe, ekintza horrek berak plazer espirituala aseko liokeelako. Gauza bera gertatuko litzaioke neskatilak zelaietan bizitza guztia pintatuz egon den pintoreari, dio: etxe bat mendian hartuz, eszena biziz, eta ez margotuz, pozik geratuko litzateke.

Hori guztia irakurriz, pentsatu nuen arteak gure podium mentalean duen postuaz, nahiz eta, aldi berean, zentzu praktikoetan hain gaizki-kontsideratua egon. Estatusari buruz ari bagara, eta noski, kanpoko aitorpena zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gorago kokatuz podium horretan, badirudi batzuetan Artea eta bizitza kontrajarriak direla. Artea egitea, Proust-entzat, ulertzen dut jarduera garrantzitsuagoa, altuagoa dela, lerro horietan, bizitzera dedikatzea baino.

Batzuetan iruditzen zait, ordea, Artea izan daitekeela modu bat bizitzak dituen edertasun istant horiek luzatzeko eta berritzeko. Agian Arteak batzuetan eramaten nau bizitzaren edertasuna eta poza argiago ikustera, eta, egia esan, baliteke zoragarria izatea horretarako Artea behar ez izatea, eta zuhaitz batek lurrean udaberrian egiten dituen argi-itzalei buruz pintatu edo abestu beharrean, zuhaitz azpian etzanez zoriona aurkitzea, zergatik ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.