Kritika. Musika.

Blowfuse

2024ko apirilaren 14a
05:10
Entzun

BLOWFUSE

Bederatzi abestiz osatutako lan luze baina denboraz laburra egin du Bartzelonako Blowfuse taldeak, bere ibilbideko laugarrena. Ordu erdira ere iristen ez delarik, abesti azkarrak baina melodiaz beteak dira guztiak, gitarrak lehen planoan mantentzen direnak, aldarrikapenei eta esperantzari abestuz behin eta berriro. 1990eko hamarkadako punk-rock doinuak, batek baino gehiagok punketik aurreko lanetan baino gutxiago dutela esan badu ere, estilo horren zaleak gustura gelditzeko moduko diskoa egin du oraingoan ere laukoteak. Entzuteko erraza, azkarra, eta pixka bat gehiagorako gogoarekin uzten zaituena. Hardcorea alde batera utzi gabe, ibilbidean aurrera egiteko konplexurik ez duen taldea, zalantzarik gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.