Dezepziotik dezepziora
pozik bizi naiz.
Dezepzio bakoitzak
itxaropen bat izan du.
Itxaropen zapuztu bati
beste itxaropen
zapuzgarri batek darraio.
Horrela, beti da itxaropena.
Zirkuitua etengo balitz,
suizidatuko nintzateke,
baina ez dago arriskurik,
itxaropen zapuzgarriak
amaigabeak baitira.
Horrela, poema itxuran esanda, zerbait enigmatikoa eman dezake. Prosa lauan, ideiarik sinpleena da. Bizipozen makina birrintzaile bat naiz. Artaburuak, adibidez. Etorri ahala xehatzen dira, xehatu ahala etortzen. Batzuetan, makina (garraio-zinta) geratu egiten da, behin xehatze-fasean, behin etortze-fasean. Geldi guztia. Harik eta denbora batek berriz abiarazi duen arte. Makina betiko gera daitekeela jakiteak ez nau hainbeste larritzen, nola ez jakiteak zein fasetan geratuko den. Ez naiz heriotzaz ari. Honek nahiago dut birrintze-fasean harrapa nazan, joateak izan dezan desio zentzu bat.
PASCALEN ESFERATIK
Dezepzioen pozak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu