Migel Zeberio.
Analisia

Erronka polita

2012ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Saio koloretsu, atsegin eta aberatsa igande goizean Tolosako Leidor antzokian dastatu ahal izan genuena, Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren amaieran. Aurreko egunetan lehiaketan gertatutakoaren lagina. Jaialdi honek artistikoki goi mailari eusteko duen gaitasunaren adierazle izan zen. Irabazleak jada Tolosan eta bestelako hamaika trantzetan zaildutako talde ezagunak genituen.

Hasieratik berotu zen giroa, ikusleek ez baitzuten huts egin Alemaniako Ensemble Quartonal taldea saritzeko hautuan. Laukote gazteak, kantu eta antzezpen baliabideak uztartuz, kalitatezko umorez gozarazi zigun. Menturaz, txapela janzterik ez zuten izan, Tolosakoaren antzeko demetan arauak ez betetzeak isuna baitakar, eta horiena, txikia izanagatik, nahikoa izan zitzaien sailkapenekolehendabizikotik hirugarren postura jauzi egiteko: emanaldiaren hamabost minutuko gutxienekoa ez zuten bete!

AEBetako The Rose Ensemblek eskuratu zituen ahots taldeetako bi txapelak. Bere aurkarien aldean, musika garai eta kontzeptu askotarikoak lantzerakoan erakutsitako estilo eta tinbre malgutasuna nabarmenduko nuke; polifonia klasiko zein garaikideak, monodia herrikoiak zein gregorianoak, bakoitzari nortasun propioa eskaintzeko intentzioak, aberastasunaren adierazgarridira horrelako txapelketa baterako. Hirugarren eta laugarren saria jaso zuen Alemaniako Ensemble Quartonal izan daiteke aurrekoaren konparaziorako. Guztia oso polit egina, baltsamikoa, baina ├▒abardura gutxiagokoa beharbada. Edo baita sarietatik at gelditutako Frantziako Quatuor Meliades emakume laukotea ere; lehen momentutik erakargarri egin zitzaidan soinu biribil, sarkor eta ederrak, musikaren garai desberdinak zeharkatzen zituen heinean, ez zuen giro aldaketa nahikorik erakusten.

Gizon-emakumeen koruek ere, goizeko agintari eta ordezkarien desfileari kontrapuntu mamitsua eskaini zioten. Hirugarren sarietatik bat Filipinetara joan zen Visayas unibertsitateko koruak esker onez eta sentimendu handiz AEBetako (uharteetako nagusien) beltz espirituala eskaini ziguten. Irlandako New Dublinek berriz The Beatles aukeratu zuen. Lehia estuan ibili ziren, ordea, lehen eta bigarren sarien irabazleak.

Nonbait epaileek Frantziako Mikrokosmos taldeko zuzendari, Loic Pierreri ez zioten barkatu itxurazko axolagabekeria. Haren taldea ganoraz eta trebetasunez gainezka dagoen makina da. Bide berrietan urratsak egitea du gustuko, eta hori ekitaldian ere argi utzi nahi izan zuen. Biolin eta koru, jolasti, elkarrizketan jartzeko ez zuen oztoporik izan.

Ukrainako Credo Kamera Koruak, aurtengo garaile absolutuak, ez zuen zoriona ezkutatu. Pozarren eta saltoka ospatu zituen jasotako sariak, argi zuten lehia estuaren ondoren lortutakoa zela emaitza. Nabarmentzekoa iruditu zitzaidan Lorenzo Ondarraren Pater noster obra bikainaren irakurketa sentimenduz betea. Tinbre bikainez jantzitako talde ederrak urtebete gehiagoz erakutsi zuen nagusitzeko bideak jorratzen badakiela. Guridiren Akerra ikusi degu klasikotik koreografia eta umorez beteriko obra dibertigarrietara.

Hurrengo urteari begira, antolamenduak izango du astirik, eguzkiak eta itzalak aztertu eta birplanteatzeko. Besteak beste, eta bertaratzen diren taldeen goi mailari parez pare, ekitaldiek herritarrengan duten arrakasta kaxkarra nabarmentzekoa da, ahaztu behar ez den datua, nire ustez. Jaialdiak aurrera egingo badu, inguruaren babesa jasotzea ezinbesteko egingo zaio, giza eta ekonomikoki. Erronka polita!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.