Azken agurra Jean Haritxelarri. Iritzia

'Herria' astekariaren laguntzaile

Janbattit Dirassar
2013ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Jean Haritschelhar ezagutu nuen 1962an Baionako euskal museo edo erakustegiaren zuzendari izendatua izan zenean. Nihaur Basque-Eclair egunkarian berriketari nintzelarik. Bai eta Herria astekarian idazle. Laster ohartu nintzan hedadura zabaleko gizona ginuela baigorriar jakintsun hori. Gainerat biziki jendekina eta mintza-erretxa, hori bera ere ez baita guti. Herria-riarras atxikia, Piarres Lafitte kalonjearen adixkide handia izanez. Beti erran du funtsean Iparraldeak baduela holako astekari euskaldun baten beharra. Horra zergatik alde bat agertu den ereastekari horren laguntzaile suhar, zuzendari-orde kargua atxikitzen zuela. Laguntzaile Hegoaldeko erakunde batzuekin harremanak errexten zaizkigula. Laguntzaile aholkulari baliosa izanez, beti aitzina segitzerat pusatzen gintuena. Herria-ren 50 urteak ospatu ditugularik, edo berdin, geroxago, 60 urteak, bai eta 3000. zenbakia, beti hor zen eta beti erne, bidegile kartsu bezala. Iraganari so baten emaiteko segurbainan behako hori eman ondoan oldarberri baten sustatzaile, edo orrialde gehiago atera ginezan, edo kolore gehiagosartu eta gai gehiago lantu. Berak astero bi artikulu emaiten zaikigun, azkena oraino duela bi aste. Alde batetik, edito delakoaren azpian sartzen ginuena, Gehexan Pontto izenordearekin agertzen zena. Guk «ponttokeriak « deitzen gintuen ateraldi finak,beti aski polliki itzulikatuak, gatz eta biper ausarkian emanez. Bestetik, Telebixta leihotik saila. Arratsetan bereziki, telebixtari so egoiten baitzen ardura. Berri-sailak baino gehiago preziatuz barnakorrago diren erreportaiak, Des Racines et des Ailes, Secrets d'histoire»eta holako batzu.Bere gogoeta asko hor sartzen zituen jendetasunaren axola handi batekin. Bere lan guzien artetik, eta denek badakigu nolako lanak ereman dituen hoinbeste sail desberdinetan, beti euskararen eta euskal kulturaren zerbitzari bikain, Jean Haritschelharrek Herria ere azkarki lagundu dueta gure eskerrak hartze ditu, bihotzaren zolatik bihurtzen daizkiogunak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.